Colegio Oficial de Aparejadores y Arquitectos Técnicos de Gipuzkoa

  • En Navarra

Centros similares

XALOC ESCOLA TÈCNICA
4
Cursos
5.0 /5
Valoración
Ver cursos
Albali Centros de Formación
4
Cursos
4.9 /5
Valoración
Ver cursos
Gremi de Constructors d'Obres Barcelona
11
Cursos
4.8 /5
Valoración
Ver cursos
Mundifor Centros de Formación
70
Cursos
4.6 /5
Valoración
Ver cursos
CEIF
13
Cursos
4.6 /5
Valoración
Ver cursos

Opiniones sobre Colegio Oficial de Aparejadores y Arquitectos Técnicos de Gipuzkoa

Más información

Historia

Eraikuntza-lanetan Aparejadoreek zian duten eskuhartzea zabal dokumentaturik dago XVI. mendeaz geroztik. Gaur egun funtzionari izaeratzat jotzen dugun maila izateaz gain, ordainsari finko batzuk ere bazeuzkaten garai hartako aparejadoreek. Horrez gain, obretara edota eraikuntzetara joan ta etortzeko gastuak ere jasotzen zituzten, hau da, zelabereen kostuak eta mantenuari zegozkion dietak jasotzen zituzten ordurako. Dena den, gure lanbideari buruzko aipuak lehenagokoak dira, XV. mendekoak; esaterako, Santa Klarako Kaperan (Tordesillas, 1430), hilobietariko batean, ondoko inskripzioa irakur daiteke: "Aquí yace Guillen de Rohan, maestro de la Iglesia de León et Aparejador de esta capilla".

Aparejadoreen ostean, Maisu Handiak sortu ziren. XX. mendearen hasiera arte, Espainian egindako maila oneko eraikuntza guztien sorrera bi profesional horien eskuhartzeari loturik egon da.

Gure lanbideak gaur egun duen osakera, 1935. urteko uztailaren 16ko Atribuzio Dekretuarekin batera sortu zen. Izan ere, arkitektura-lan guztietan Aparejadoreen eskuhartzea (obretako teknikari laguntzaile modura) nahitaezkoa zela ezarri zuen. Ikuspegi akademikotik, 1957. urteko Irakaskuntza Teknikoen Legea garrantzi handikoa izan zen: Aparejadore Eskoletan ematen ziren ikasketak finkatu, Prestakuntzako kurtsoa gehi karrerako hiru urteak ezarri eta espezializazioak (hirigintza, obra-antolaera eta instalazioak) finkatuta utzi baitzituen.

Arkitekto Teknikoaren titulazio unibertsitarioa, 1964. urteko Irakaskuntza Teknikoen erreformaz geroztik agertzen da izen horrekin; 1970eko abuztuaren 4ko Hezkuntzaren Lege Orokorraz geroztik, berriz, Unibertsitateko ikasketen barruan sartu zen; eta azkenik, 1972ko maiatzaren 10ean, Arkitektura Teknikoko Unibertsitate Eskolak sortu ziren Dekretuz. Unibertsitateko Erreformaren Legea (1983koa) eta horren haritik emandako xedapenak direla eta, aipatu dugun sistema akademikoak bere horretan iraun du, gure egunotaraino.

Sobre el centro

Arkitekto Tekniko kolegiatuen talde profesionalak gaur egun (2007ko iraila), gutxi gorabehera, 54.000 kide ditu Espainia osoan. Egitura kolegiala berrogeita hamabost Elkargo Ofizialek osatua dago, Kontseilu Nagusiak koordinatuta, eta Eskubide Publikoko Korporazio kontsiderazioa daukate.

Horrez gain, Autonomia Erkidego mailan eraketa profesionalak ere badira ("Elkargoetako Kontseilu Autonomikoak"), batzuk euren legeriak hartaratuta sortuak eta beste batzuk dagokien lurraldean erroturiko Elkargoen borondatez sortuak (horiek arautuko dituzten legeak indarrean jarri bitartean), lurralde bakoitzeko Autonomia Estatutuetan ezarritakoari jarraiki.

Aipatutako Korporazio Profesional guztiak, jardun eta deontologia profesionala antolatu eta kontrolatzeko zereginak betetzeaz gain, elkargokideen zerbitzuan dauden erakunde modura ere eraturik daude, lan horiek bururatzen dituztelarik enkargatutako lanak erregistratuz eta dokumentazio teknikoak onikusiz, ordainsariak kobratzeko borondatezko kudeaketa eskainiz, alderdi juridikoetan eta lan- eta zerga-kontuetan aholkularitza eta laguntza emanez, nazioko eta nazioarteko datu-baseak sare informatikoen bidez eskura jarriz eta gradu ondoko ikastaroak antolatuz. Jarduera tekniko-kulturalak sustatzea, liburutegi espezializatuak bultzatzea, Herri-Erakundeekin eta Zientzia eta Teknologia Zentroekin -eta batez ere Arkitektura Teknikoko Unibertsitate Eskolekin- elkar lanean aritzea, testu argitaragabe edo bitxiak berreskuratu eta argitaratzea, albisteak euren baliabideen bitartez (buletin eta aldizkarien bitartez) zabaltzea, erakusketak eta lehiaketak antolatzea, e.a. dira gure Elkargoek beren gain hartzen dituzten beste hainbat zeregin ere, denak Gizarteari zuzenduak.

EB-ko beste herrialde batzuetako teknikariek Espainian bizitzen jarri eta profesionalki jarduteko eskubideari buruzko Europar Araudia aplikatzeari begira, legezko espainiar xedapenek ondorio horretarako ematen dituzten esku-hartze eta kontrol-zereginak bere gain hartuak ditu Kontseilu Nagusiak. Europako estatuetan profesionalen antzeko eraketekin harreman estua du, gaur egun lankidetza-hitzarmenak izenpetuak dituelarik Britainia Handiko "Chartered Institute of Building"-ekin, Danimarkako "KonstruktØrforeningen"-ekin eta Finlandiako "Rakennusmestarien Keskusliito" -RKL-ekin, zeinen bidez lortu nahi baita 89/48/CEE Arteztaraua betearaztea, titulazioak elkarri onirizteko egin beharreko izapideak arinduz eta erraztuz.

Más información

¿Necesitas un coach de formación?

Te ayudará a comparar y elegir el mejor curso para ti y a financiar tu matrícula en cómodos plazos.

900 49 49 40

Llamada gratuita. Lunes a Viernes de 9h a 20h.

Más información

¿Necesitas un coach de formación?

Te ayudará a comparar y elegir el mejor curso para ti y a financiar tu matrícula en cómodos plazos.

900 49 49 40

Llamada gratuita. Lunes a Viernes de 9h a 20h.

Colegio Oficial de Aparejadores y Arquitectos Técnicos de Gipuzkoa